Ikasturte berriarekin batera, Ajangizko kultur etxeak eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik da. Sei ikastaro emango dituzte Ajangizen, eta izena emateko epea irailaren 28an amaituko da. Funky txiki, funky, zumba, pilates, pilaflex eta yoga ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute ajangiztarrek aurten.
Izena emateko udaletxea (goizez, 94 625 19 13) edo kultur etxera (arratsaldez, 94 625 61 79) jo behar da. Ajangizen erroldatuta daudenek 20 euro ordaindu beharko ditzte ikastaro bat hartzean, eta bi iakstaro aukeratuz gero, 17,50 ikastaro bakoitza. Herritik kanpokoek, 25 euro ikastaro baakarrarengaatik, eta bi ikastarogatik, 22,50 euro baakoitza.
Ikasturtean zehar ikastaro gehiago eskainiko dituela iragarri du Ajangizko Kultur Etxeak, eta inork proposamenen bat egin nahi izanez gero, udalarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Ikastaroetan taldeak sortu ahal izateko, gutxienez, herrian erroldatutako 3 pertsonak eman behar dute izena.
IKASTAROAK:
- Funky Txiki: astelehenetan, 17:15etik 18:00etara.
- Funky: astelehen eta eguaztenetan, 18:00etatik 19:00etara.
- Zumba: astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 20:00etara.
- Pilates: astelehen eta eguaztenetan, 17:30tik 18:30era.
- Pilaflex: martitzen eta eguenetan, 20:15etik 21:00etara.
- Yoga: martitzen eta eguenetan, 17:30etik 18:30era.