Turismo bulegoak ia 1.000 bisitari gehiago zenbatu ditu uda honetan
Guztira, 27. 989 bisitari pasatu dira aurten Gernika-Lumoko turismo informaziorako bulegotik, uztailean eta abuztuan; 2015ean baino 986 lagun gehiago. Urteko balantzeari dagokionez, 59.000 pertsona baino gehiagokoa dela adierazi dute udal arduradunek.
Uztailean 10.054 pertsona hurbildu dira bulegora, eta abuztuan berriz, 17.855. Horietatik %97,23 atzerritik etorri dira.
Jatorriari dagokionez, bisitarietatik 1.405 euskaldunak izan dira. Herrialde Katalanetatik 7.494 bisitari egon dira, Madriletik 2.672 eta Andaluziatik 1.907. Frantziatik 3.470 turista hurbildu dira bulegora, alemaniatik berriz, 969 eta italiarrak 785. AEBtatik ere 503 bisitari zenbatu dituzte bulegoan.
Urriko azken astelehenean zerbitzu bera ematen jarraitzeko, turismo