Dominguezek galdu egin du Spanish Legends-eko kanporaketa
Andoni Dominguez boxeolari bermeotarra Spanish Legends txapelketatik kanpo geratu da.Barikuan Miranda de Ebron (Burgos, Espainia) jokatu zuen txapelketaren final zortzirena Mehdi Kacen gipuzkoarraren kontra, 75 kiloko kategorian.Borrokaldi berdindua iz...
Barikuan Miranda de Ebron (Burgos, Espainia) jokatu zuen txapelketaren final zortzirena Mehdi Kacen gipuzkoarraren kontra, 75 kiloko kategorian.
Borrokaldi berdindua izan zen, eta epaileen artean iritzi desberdinak izan bazituzten ere, azkenean Kaceni eman zioten garaipena.
Galdu arren, txapelketan parte hartzeko aukera izan duelako pozik dago bermeotarra, eta egindako lanagaz harro.
Gaueko beste borrokaldietan moduan, Dominguezek eta Kacenek ikuskizun ederra eskaini zieten Ebro Pabiloian bildu ziren zaleei.
Spanish Legends txapelketaren final laurdenak Bilboko La Casillan lehiatuko dituzte, urriaren 8an.