17 kilometroko lasterketa ordu bete, 28 minutu eta 40 segundoan burutu zuen Goitisolok. Perezek ordu bete, 59 minutu eta bost segundotan amaitu zuen atzoko proba.
Argazkia: Arrolape Mendi Kluba.
105 korrikalari zeuden izena emanda, eta 79 korrikalarik amaitu zuten Urdaibai Kopako laugarren proba (bosgarrena eta azkena hilaren 25ean egingo dute Foruan).
Mutiletan Arkaitz Muñozek eta Eneko Trintxek osatu zuten podiuma. Muñozek ordu bete, 35 minutu eta hamasei segundoko denbora egin zuen. Trintxe, berriz, Muñozegandik minutu bat eta 34 segundora sartu zen helmugan.
Nesketan Nuria Corral eta Agurtzane Argiarro sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Lehia estua egon zen bien artean. Izan ere, Corralek bi ordu eta 49 segundotan amaitu zuen lasterketa, eta harengandik hamasei segundora heldu zen helmugara Argiarro.
Mendi martxa
Bestalde, 401 pertsonak egin zuten 15 kilometroko mendi martxa, eta 6 kilometroko martxa laburrean 155 pertsona batu ziren.
Parte hartze handia eta izandako giro ederra nabarmendu dituzte antolatzaileek: “Iaz baino jende gehiagok parte hartu du. Aurten lehenengoz egin dugu martxa laburra, eta oso pozik gaude. Eguraldia lagun izan genuen, eta jendea oso gustora egon zen. Giro polita sortu zen”.