Eguraldi onak eta Kontxako albisteek animatuta, aparteko giroan ospatu zuten bermeotarrek Sukalki Eguna, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan. Guztira 104 kazola aurkeztu zituzten, nahiz eta 109k eman zuten izena, eta irabazleak Katxunga taldekoak izan ziren, 55 zenbakiarekin. Joseba Batis sukaldariak adierazi zuenez ez dago sekreturik: “genero ona erabili, pazientzia eta umore ona”.
Epaileak sukalkiak probatzen (Argazkia: Olaia Zabalondo)
44 zenbakiarekin Betiko Liantiek sailkatu ziren bigarren, eta hirugarrenak, Lau haizetara izan ziren 86 kazuelarekin. Hala ere, Talan egon ziren sukaldari denentzat egon ziren sariak herriko saltoki eta tabernen eskutik. Gazteenek eta izen originalena erabili zutenek ere sari bereziak izan zituzten.
Sukalkia prestatzen ari zirenek Kontxan gertatzen ari zena ez galtzeko, antolatzaileek pantaila handi bat eta megafoniatik irratia ere jarri zituzten.