'Games of Thrones'-en grabaziorako begiraleak behar dituzte
Uztailean iragarri zuten Game of Thrones telesaileko zazpigarren denboraldiko eszena batzuk Bermeon grabatuko dituztela, Gaztelugatxeko San Juanen, hain zuzen ere. Horretarako, orain, begiraleak eta segurtasun laguntzaileak beharko dituztela jakinaraz...
Interesa duten pertsona guztiek, hortaz, Bermeoaldeko Behargintzaren (Zubiaur Tar Kepa 26-28) bulegoetara joan beharko dute gaur, 10:00etan.
Segurtasun laguntzaile izan gura duten horiek NAN aurkeztu beharko dute. Begirale izan gura dutenek, berriz, NAN eta TIP txartela aurkeztu beharko dituzte.
Oraindik, baina, ez dute jakitera eman noiz egingo dituzten Bermeon grabaketa lanak.