'Saltillo'-ren bisitak ikusmin handia eragin du
EHUko Saltillo eskola ontzia ohiko itsasaldia egiten ari da, eta herenegun Mutrikura iritsi zen. Hamazazpi eguneko bidaia egiten ari da belaontzia euskal kostealdean barrena, eta Mutrikun azken geldialdietakoa zuen.26,25 metroko luzera eta 5,25 metroko...
26,25 metroko luzera eta 5,25 metroko zabalera dituen belaontzi ikusgarria bisitarientzat zabalik egon zen atzo. Portuan ibili ziren askok belaontzi ezagunak erakusten zien guztia ikusi zuten, ikusminez. Mikel Lejarza kapitainak eta berarekin batera bidaia egiten ari diren Portugaleteko Nautika eta Makinetako Goi Eskola Teknikoko hamalau ikasleen laguntzari esker, gainera, belaontziaren historian sakontzeko aukera ere egon zen.
Gaur goizean irtengo du ontziak Mutrikutik, eta gipuzkoar kostaldea atzean utzita, Bermeoranzko norabidea hartuko du. Bihar, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, ontzia Bermeoko portuan bisitatzeko aukera egongo da, doan.