XVII. mendera arte balearen arrantzak Bermeon izan zuen garrantzia erakusten duen hormairudia egin du Bermeoko Udalak, Talan; izan ere, Talak protagonismo berezia izan zuen balearen arrantzaren garaian. Hormairudia Aita Guria baleontziaren eta Arrantza...

XVII. mendera arte balearen arrantzak Bermeon izan zuen garrantzia erakusten duen hormairudia egin du Bermeoko Udalak, Talan; izan ere, Talak protagonismo berezia izan zuen balearen arrantzaren garaian. Hormairudia
Aita Guria baleontziaren eta Arrantzaleen Museoaren osagarria dela esan dute udal arduradunek. Zuri beltzean dauden hamar irudik osatzen dute hormairudia, eta testuz lagunduta daude. Arte y Muralismoko Luis Olasok egin du Talako hormairudia. Haren abiapuntua Bermeoko armarria da, balea arrantzak protagonismo berezia baitu armarrian. Bestalde, besteren artean, balea arrantzarako erabiltzen ziren tresnak eta jantziak ere ikus daitezke.