Van Sobre Ruedas ekimena hartuko du Goiko Plazak, asteburuan
Era askotako jakiak edukiko dituzten hamar 'food truck'egongo dira aukeran. Umeentzako jarduerak, zuzeneko musika eta dastaketak ere egongo diraMondragon Unibertsitateko zenbait ekintzailek martxan jarritako ekimena da Van Sobre Ruedas. Iazko udan hasi...
Era askotako jakiak edukiko dituzten hamar ‘food truck’egongo dira aukeran. Umeentzako jarduerak, zuzeneko musika eta dastaketak ere egongo dira
Mondragon Unibertsitateko zenbait ekintzailek martxan jarritako ekimena da Van Sobre Ruedas. Iazko udan hasi zuten bira, eta Bermeokoa 7.a izango da. Hala, ekimen horren baitan, hamar food truck iritsiko dira kostako herrira.Bermeoko Udalak azaldu duenez, «ekimen berritzaile eta moderno hau, Alde Zaharra indartzeko eta biziberritzeko pauso berri bat dela uste dugu». Izan ere, Goiko Plazan batuko dira food truck guztiak.
Bihar eta etzi, 12:00etatik 24:00etara, bertaratutako guztiek askotariko jatekoak dastatzeko aukera izango dute; beste hainbat gauzaren artean, odolosteak, kroketak, hanburgesak eta krepeak egongo dira aukeran. Aipatu ekimena barikuetan hastea izaten da ohikoena, hala ere, gaur, Madalen Eguna izanik, zapatuan eta domekan baino ez dute egingo.
Ekimen gastronomikoa bada ere, umeentzako jarduera ezberdinak, zuzeneko musika eta kontzertuak eta bertoko produktuen dastaketak ere egongo direla azaldu dute antolatzaileek, «egun guztian giro paregabea sortuz».