Uztailaren 30ean egingo dute merke-merke azoka, Taraskan
Bermeoko Berton txiki-erdi enpresen elkarteak urtero antolatzen duen merke-merke azoka egingo dute uztailaren 30ean, zapatuan. Oraingoan ere, egun bakarreko azoka izango dela azaldu dute, eta Taraskan bilduko dira saltokiak, 10:00etatik 21:00etara.Ber...
Bertonetik azaldutakoaren arabera, «merke-merke azokara bertaratzen direnek kalitatezko produktuak eskuratu ahalko dituzte, eta, prezio ekonomikoetan, gainera».
Udako merke-merke azokan, 19 saltokik parte hartuko dutela jakinarazi dute. Horietan, betiko moduan, mota askotako produktuak aurkitu ahalko dira; besteren artean, ume, gazte, gizon zein andrazkoentzako oinetakoak eta arropak, barruko arropak eta dekorazioa egongo dira aukeran.
Azoka horren bitartez, herriko dendak herritarrengana hurbiltzen direla uste dute Berton elkartekoek.
Aurten, gainera, umeentzako tailerrak ere egongo dira, Taraskan bertan.