Jendez bete da Baztarre, jai egunean
Ez dago Madalen bezperarik, Baztarreko jairik barik. Auzotarrek antolatutako jai eguna izaten da, eta, urtero legez, hainbat izan ziren Baztarrera bertaratu ziren herritarrak. Goizean, umeak izan ziren protagonista nagusiak; txokolatea eta bizkotxoak j...
Ez dago Madalen bezperarik, Baztarreko jairik barik. Auzotarrek antolatutako jai eguna izaten da, eta, urtero legez, hainbat izan ziren Baztarrera bertaratu ziren herritarrak. Goizean, umeak izan ziren protagonista nagusiak; txokolatea eta bizkotxoak jan eta jolasean aritzeko aukera eduki zuten. Arratsaldean, umeez gain, gazteak eta nagusiak ere bertaratu ziren. Txotxongiloak ikusi zituzten, bermeotarren kantuekin gozatu zuten, eta rock kontzertuekin amaiera eman zioten egunari.