Folklore jaialdiak Euskal Herria, Irlanda eta Bachkortostan batuko ditu aurten
Urtero legez, mundu zabaleko kulturak batuko ditu Folklore jaialdiak. Ikuskizuna Jai Alai pilotalekuan izango da, bihar, 21:30ean hasita. Sarrera doakoa daNazioarteko Folklore Jaialdiak hiru kultura uztartuko ditu bihar, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotal...
Urtero legez, mundu zabaleko kulturak batuko ditu Folklore jaialdiak. Ikuskizuna Jai Alai pilotalekuan izango da, bihar, 21:30ean hasita. Sarrera doakoa da
Nazioarteko Folklore Jaialdiak hiru kultura uztartuko ditu bihar, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. 21:30ean hasita, Euskal Herriko, Irlandako eta Bachkortostan Errepublikako taldeak taularatuko dira, dantza ikuskizuna eskaintzeko: Galdakaoko Andra Mari, Irlandako Absolutely Legless eta Bachkortostaneko Miras talde folkloriko nazionala.Irlandako folklorea ekarriko du Absolutely Legless taldeak. 1997. urtean sortua, eskarmentudun dantzari eta musikariak biltzen ditu talde horrek. Mundu zabalean eskainitako dantzaldiek egin dute ospetsu. Taldearen ikuskizunak berritzaileak eta zirraragarriak dira, ikusleen esanetan. Oinetako bigun (abarken antzekoak) zein gogorrak (klake dantzarako erabiltzen direnen antzekoak) jantzita, Irlandako dantza tradizionalak formatu bitxian ekarriko dituzte Gernika-Lumora. Hain zuzen, klake eta gaeliko kulturako dantzak erakutsiko dituzte.
Euskal enbaxadoreak
Bachkortostan Errepublikatik helduko da Miras talde folkloriko nazionala, Errusia aldetik. Jantzi ikusgarriekin atonduta, beraien lurraldeko dantza tipikoak ikusteko aukera emango diete gernikarrei.
Euskal Herriko folklorearen erakusle izango da Galdakaoko Andra Mari dantza taldea. Nazioarte mailan euskal dantza tradizionalen enbaxadore izan da Andra Mari.
Biharko dantza emanaldia ikusteko sarrera dohainekoa izango da.