Amorebietaren kontra jokatuko du
Urritxen, 18:30ean hasita.
Toño Vadillo entrenatzailearen agindupean,
astelehenean hasi ziren
entrenatzen, eta 2016-2017 denboraldian
13 jokalari berri ariko dira taldean. Horietatik
lau jokalari beheko taldetik igotakoak dira:
Ander Jimenez, Ibon Erauzkin, Ekain Ormaza eta Gotzon Basaldua.
Halaber, aurreko denboraldian Zallan aritu ziren hiru jokalarik jokatuko dute Bermeon: Xabi Nuñez, Aitor Villar eta Ukerdi Corres. Era bereanm beste sei jokalariak ere talde bizkaitarretatik datoz: Jon Ander Cota (Santurtzi), Borja Erice (Santutxu), Mikel Zaton (Somorrostro), Hugo Cabanas (Balmaseda), Mario Sanchez (Balmaseda), Asier Uribarri (Abadiño).
Bestalde, Pedernalesek, Amorrortuk, Josuek, Susmozasek, Egañka, Juanek, Unaik, eta Jagobak taldean ez dutela jarraituko jakitera eman du klubak.
Astelehenean hasi ziren entrenatzen. Argazkia: Bermeo Futbol Taldea.
Beste lagunarteko neurketak
Asteleheneko partidaren ostean, Bermeok
Arenasen kontra jokatu du
eguaztenean Itxasganen. 19:30ean hasiko da partida.
Hilaren 30ean (zapatua) ere
etxean ariko dira
Leioaren kontra, 19:00etatik aurrera.
Bestalde, abuzturako hiru hitzordu dituzte momentuz.
Abuztuaren 3an (eguaztena) Castroren kontra jokatuko dute
Itxasganen, 19:30ean hasita. Hiru egun beranduago,
Getxoren kontra ariko dira
Gobelan, 18:00etatik aurrera.
Halaber,
abuztuak 13an eta 14an Arratiako Txapelketan parte hartuko du talde bermeotarrak.