Antzinako musika saioa eskainiko dute bihar, Uhagoneko lorategian
Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldeak 'Hego Koloreak' ikuskizuna eskainiko du. Markina-Xemeingo bi dantzarik ere ikuskizunean parte hartuko dute. Saioa doan izango daEnrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldeak Hego Koloreak ikuskizu...
Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldeak ‘Hego Koloreak’ ikuskizuna eskainiko du. Markina-Xemeingo bi dantzarik ere ikuskizunean parte hartuko dute. Saioa doan izango da
Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldeak Hego Koloreak ikuskizuna eskainiko du bihar, 20:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko lorategian.Antzinako euskal musika berreskuratzea helburu hartuta, Solinis gitarrajole ezagunak zuzentzen duen taldea 2006. urtean sortu zen.
Solinigaz batera ariko dira Leire Berasaluze (ahotsa), Miren Zeberia (biolin barrokoa), Lerman Nieves (kontrabaxua) eta Dani Garai (perkusioa). Eurekin batera, Irune Arrizubieta Eta Ainhoa Odiaga dantzari markina-xemeindarrek ere saioan parte hartuko dute.
Besteak beste, taldeak Euskel Antiqva azken laneko abestiak eskainiko ditu.
Bocinegro, hilaren 29an
Saioa doakoa izango dela aurreratu dute Uhagon kulturguneko arduradunek.
Biharko saioa eginda, hilaren 29an, 20:30ean, berriro ere musikagaz gozatzeko aukera eskainiko du Uhagonek. Orduan, baina, Fuerteventurako (Kanaria uharteak, Espainia) Bocinegro laukoteak eskainiko du emanaldia.
Afrika edota Ipar Amerikako musikarien eraginagaz, talde horrek gerraosteko blues akustikoa du oinarri. Eta Markina-Xemeinen Bocinegro azken diskoko abestiak zuzenean aurkeztuko dituzte.