Andrew King.
Basurdeen hiru laurdenetarako jokalari berria da. Lehen erdiko moduan jokatzen du, 12aren lekuan, eta aurreko denboraldian Galeseko Premiershipeko Newport RFCn jokatu zuen.
Halaber, Federico Martín Pichler ere fitxatu du klubak. URBAko TOP 14an ari den Olivos Rugby Clubetik dator, eta normalean 13 zenbakiarekin jokatzen duen arren, 3/4eko leku desberdinetan ere jojatu ahal dezake.
Bestalde, aurreko denboraldiko zortzi jokalarik ez dute taldean jarraituko: Joel Antonio Sclavi, Dario Canaan, David Morga, Goyo Zabaloy, Mauro Amor, Juan Pablo Pietrelli, Sebastian Bertero eta Jamie Verran.
Eduardo Maidaganek Ohorezko Mailako talde nagusiaren
entrenatzaile lanetan jarraituko du, eta
Mateo Bast eta
Martín Souville basurdeek ere taldean jarrituko dutela azaldu du klubak.
Bestalde, orain arte moduan Nicolás Martínez taldearen formakuntza arlo guztiko arduraduna izango da. Hurrengo denboraldian Maidaganegaz batera Ohorezko Mailako talde tenikoaren ardura hartuko du eta jokalari-entrenatzaile gisa arituko da.
Gotzon Lauzirikak taldeko mediku izaten jarraituko du, eta Ander Txopitea izango da taldeko fisioterapeuta eta rehabilitatzailea.