Andoni Dominguezek Gipuzkoan du borrokaldia gauean
Ordiziako Beti-Jai frontoian borrokatuko da Mehdi Kacem Escuela Anoeta taldeko boxeolariaren kontra.
Orain dela bi aste Espainiako txapelketan lan ona eginda, ring-era salto egiteko gogotsu dago bermeotarra.
Borrokaldi interesgarria izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta faborito argitik gabekoa. Bi boxeolarien borrokatzeko modua guztiz desberdina da. Bermeotarra lekualdaketetan bizkorra da, eta aurkaria, berriz, erritmo mantsoagoan borrokatzen da.
Guztira zazpi borrokaldiren boxeo ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute zaleek, 23:00etatik aurrera. Horietatik sei borrokaldi amateurrenak (kategoria olinpikoa) izango dira.
Nacho Mendoza gasteiztarraren eta Juan El veneno Ocura estatubatuarraren artekoa izango da profesional mailako gaueko borrokaldi bakarra.
Sarrerak 15 eurotan daude salgai Beti-Jai frontoian.