Mondragon Unibertsitateko zenbait ekintzailek martxan jarritako ekimena da
Van Sobre Ruedas. Iazko udan hasi zuten bira, eta Bermeokoa 7. edizioa izango da. Hala, ekimen horren baitan,
10 food truck iritsiko dira Bermeora.
Ana Gil eta Lucia Araluze ekintzaileak, Bermeoko Udaleko ordezkariekin ekimena aurkezten
Bermeoko Udaletik azaldu dutenez, “ekimen berritzaile eta moderno hau,
Alde Zaharra indartzeko eta biziberritzeko pausu berri bat dela uste dugu”. Izan ere,
Goiko Plazan batuko dira
food truck guztiak.
Zapatuan eta domekan, 12:00etatik 00:00etara, bertaratutako guztiek
era askotako jatekoak dastatzeko aukera izango dute; beste hainbat gauzaren artean, odolosteak, kroketak, hanburgesak eta krepeak egongo dira aukeran. Aipatu ekimena barikuetan hastea izaten da ohikoena, hala ere, bihar, Madalen Eguna izanik, zapatuan eta domekan baino ez dute egingo.
Ekimen gastronomikoa bada ere,
umeentzako jarduera ezberdinak,
zuzeneko musika eta
bertoko produktuen dastaketak ere egongo direla azaldu dute antolatzaileek, “egun guztian, giro paregabea sortuz”.