Bermeoko Berton txiki-erdi enpresen elkarteak urtero antolatzen duen
merke-merke azoka egingo dute
uztailaren 30ean, zapatuan. Oraingoan ere, egun bakarreko azoka izango dela azaldu dute, eta
Taraskan bilduko dira herriko saltokiak,
10:00etatik 21:00etara.
Neguko merke-merke azoka
Bertonetik azaldutakoaren arabera, «merke-merke azokara bertaratzen direnek
kalitatezko produktuak eskuratu ahalko dituzte, eta,
prezio ekonomikoetan, gainera».
Udako merke-merke azokan,
19 saltokik parte hartuko dutela jakinarazi dute. Horietan, betiko moduan,
mota askotako produktuak aurkitu ahalko dira; besteren artean, ume, gazte, gizon zein andrazkoentzako oinetakoak eta arropak, barruko arropak eta dekorazioa egongo dira aukeran.
Azoka horren bitartez, herriko dendak herritarrengana hurbiltzen direla uste dute Berton elkartekoek.
Aurten, gainera,
umeentzako tailerrak ere egongo dira Taraskan bertan.