Ez dago Madalen bezparirik, Baztarreko jairik barik. Auzotarrek antolatutako jai eguna izaten da gaurkoa, eta umez gainezka hasi dute gaurko eguna. Eurak izango dira Baztarreko jaietako goizeko protagonistak. Txokolatea eta bizkotxoak jaten ibili dira asko, eta jolaserako tartea ere badute. Aurpegiak marrazten ere badabiltza.
Txokolatea banatzen ari dira Baztarren
12:30ean ipuin kontalari saioa izango dute bertan. Ondoren, arratsaldean jarraituko du festa giroak Baztarren.
Gaurko egitaraua
– 12:30. Ipuin kontalaria.
– 18:30. Kankinkabara txistu taldearen kalejira.
– 19:00etatik aurrera, sardinada herrikoia.
– 19:30. Bermeoko kantak bermeotarrek abestuta, Baztarren.
– 20:30. Emanaldia: Baztarreko jaiak.
– 21:00. Txotxongiloak.
– 22:00. Rock kontzertuak: The C.O.D, Aneguria eta La Basu.