Objektuen bidezko diasporaren ikuspuntu bat, Euskal Herria Museoan
Etxetik kanpo. Migraciones y Patrimonio izenpean, migrazioaren ikuspuntu bat proposatzen duen erakusketa zabalduko dute gaur, 18:00etan, Euskal Herria Museoan. 100 bat objektu oinarri hartuta, Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapen bat izango den ...
Etxetik kanpo. Migraciones y Patrimonio izenpean, migrazioaren ikuspuntu bat proposatzen duen erakusketa zabaldu dute, Euskal Herria Museoan. 100 bat objektu oinarri hartuta, Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapen bat izango den erakusketa horrek diasporaren orokortasuna adieraziko du.
Oleo, mapa, dokumentazio, ikus-entzunezko zein argazkiek hainbat euskaldunek munduan zehar jarraitu duten bidea azaleratuko dute. Museoko materialekin eta inguruko familiek etxetik irten eta errealitate berriari aurre egiteak suposatzen duen abenturaren oroigarri gisa kontserbatutako objektuek osatzen dute erakusketa.
Euskaldunon mugikortasuna erromatar garaitik datorrela diote. Asko konkistatzaileak edota marinelak izan ziren, baina XIX. mendera arte ez zen euskal diaspora sortu. Orduan, milaka euskaldunek beste kontinente batzuetara alde egin zuten, pobrezia edo gerretatik ihesi.