Elena Bartolomek irabazi du San Kristobal eguneko zozketa
San Kristobal egunez Munitibarko Txopitturri Guraso Elkarteak Oizen egindako zozketaren irabazlea Elena Bartolome da, eta 600 euro eskuratu ditu.Hain zuzen ere, 11.567 zenbakia izan da sariduna, eta Bartolomek zapatuan jaso zuen saria guraso elkarteko ...
Hain zuzen ere, 11.567 zenbakia izan da sariduna, eta Bartolomek zapatuan jaso zuen saria guraso elkarteko ordezkarien eskutik.
Urtero legez, Oiz mendiko zelaietan ospatu zuten San Kristobal eguna munitibartarrek eta inguruko herrrietako bizilagunek.
Urtez urte askok oinez egiten dute Oizko ermitarainoko bidea, eta beste asko ibilgailuetan igotzen dira.
Aurten ere, eguraldia lagun, egun pasa ederra egin zuten. Esteibar eta Obietaren erromeriagaz dantzan eta kantuan ibili ziren goizez zein arratsaldez, eta, besteak beste, euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egin zuten.