«Maskotak osasuntsu eta lirain edukitzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu»
Amaia Zubikaraik urte askoko esperientzia dauka maskoten (txakurrak eta katuak) ile-apaindegi zerbitzuan. Duela hiru hilabete, N maskoten ile-apaindegia zabaldu zuen Ondarroan, ilusioz: «inoiz ez da berandu norberak nahi duena egiteko, eta hori egin d...
Zeintzuk zerbitzu eskaintzen ditu N-k?
Nagusiki, maskoten zaintza egokia bermatzeko estetika eta osasun alorreko zerbitzu integrala eskaintzen dugu.
Beraz, animaliek behar dituzten tratamenduak ere bai.
Noski. Guk ondoko protokoloa jarraitzen dugu: lehenik animalia aztertzen dugu, eta zeintzuk behar dituen ikusten ditugu. Bezeroarekin berba egin eta gero, zaintza horiekin hasten gara. Garbiketa orokorra egin, korapiloak askatu, bainua eman, haginak garbitu, ilea moztu… Denetik egiten dugu.
Beraz, arreta pertsonalizatua eskaintzen duzue.
Bai. Animalia eta bezero bakoitzari egokitzen gara, bai zerbitzu aldetik bai eta ordutegi aldetik ere.
Badaukazue urte osoko eskaintza berezirik?
Bai. Animaliari urte osoan mantenimendu orokorra egiteko eskaintza bat daukagu. Gure helburua da maskotak ondo-ondo zainduta eta mimatuta egotea, osasuntsu eta lirain.
Bestelako osagarriak ere saltzen dituzue?
Bai. Batetik, ile-apaindegi eta osasun zerbitzua daukagu. Bestetik, produktuak (estetikoak, jostailuak, uhalak…) saltzen ditugu.
Albaitaritza zerbitzua ere badaukazue, ezta?
Bai.
Zuk zeuk, gainera, etengabeko formazioan jarraitzen duzu…
Duela ia lau urte Artero International Academy-n jaso nuen formakuntza, Angel Esteban eta Amai Sagastiren eskutik. Baina orain ere formakuntza saioetan parte hartzen jarraitzen dut.