25 paella aurkeztu dituzte aurtengo Taelladara
Bosgarren urtez jarraian, Bermeoko Gazte Asanbladak Taelladie Talako paella txapelketa antolatu zuen zapatuan. Goiz goizetik hasi ziren kuadrillak Talara iristen, arrozak ordurako prest edukitzeko. Adin guztietako kuadrillak batu ziren, Talan.Aurten, 2...
Aurten, 25 paella aurkeztu dituzte, eta epaimahaiak aukeratutako hiru gozoenek jaso zituzten sariak. Lehenengo saria Piramide izeneko kazolak jaso zuen; bigarrena Okel saltserue kazolarentzat izan zen; eta, hirugarren saria Kuki kuadrillak hartu zuen.
Taelladie paella lehiaketa bat baino gehiago da. Hala, giro ederrean egon ziren jaira bertaratu zirenak. Besteren artea, bertsolariak eta umeentzako jolasak egon ziren.