Zapatuan hasi eta irailaren 17ra bitartean, herri olinpikoan bihurtuko da Bermeo. Izan ere,
Txosna Batzordeak Bermeoko Olinpiadak antolatu ditu aurten,
lehenengoz. Taelladiegaz batera, zapatuan, hasiko dira olinpiadak eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan amaituko dira. Bitartean, izena ematen duten taldeek
8 proba lehiatu beharko dituzte.
Adin guztietako jendea batu gura dutela azaldu dute antolatzaileek.
Bost laguneko taldeak osatu behar dira, eta talde bakoitzak ordezkari bat izendatu beharko du, bai eta taldearentzako lelo bat asmatu ere.
Talde bakoitzak
izena emateko orri bat bete beharko du. Orri hori Talako eta Aritzatxu hondartzako kantinetan, Luma liburudendan, Aue-n eta Gizarte eta Kultura Etxean aurki daiteke.
olinpiadak2016bermeo@gmail.com helbide elektronikora mezu bat ere bidali daiteke.
Zapatuan, 17:30ean, Talan hasiko dituzte olinpiadak. Gura dutenek, zapatuan bertan, 13:00etan, eman ahalko dute izena.
Bermeoko Olinpiadekin herritarren arteko
harremanak sendotu gura dituzte. Era berean, jende berria ezagutzeko aukera eta jaiak barrutik ezagutzeko aukera emango dutela azaldu dute antolatzaileek. Beraz, herritarrak animatzen dituzte taldeak osatzera eta izena ematera.
PROBA EGUNAK:
- Uztailak 16, zapatua: Gorputz ginkana.
- Abuztuak 6: Ginkana gastronomikoa.
- Abuztuak 20: Aritzatxu ginkana.
- Irailak 7: Bajadie.
- Irilak 12: Playbak txapelketa.
- Irailak 15: Itsas jokoak eta tortila txapelketa.
- Irailak 17: Herri ginkana.