Dagoena handitu, eta haurrentzako 220 metro koadroko jolas parkea egingo du udalak San Juan Ibarra plazan. Herriko jolastokiak berritzeko udalak duen proiektuaren baitan kokatzen diren lan horiek 71.300 euroko aurrekontua dutela jakinarazi dute. Datozen asteetan hasiko dira egokitzapen lanak, eta hiru astetan amaitzea espero dute.
Erraz erabiltzeko jolastokia izango dela adierazi dute udal arduradunek,
azalera osoan zehar kautxozko zoladura izango duena, eta umeei ahalik eta ariketa gehien lantzeko aukera emango dieten jolasekin ekipatua. Oreka, koordinazioa eta ulermena bezalako trebetasunak lantzeko pentsatutako jolasak izango dira.
Bost malguki, hiru kulunka joko eta jolas ezberdinek konbinatuko torre itxurako egitura batek osotuko dute jolasparke berria.