Sotxin (Errusia) jokatu diren Munduko Abesbatzen Olinpiadetan
urre olinpikoa irabazi du, lehenengoz, Gaudeamus Koralak, eta lorpen hori aitortzeko Gernika-Lumon eta Ondarroan ongietorria egin zieten atzo.
Ondarroan, esate baterako, turrun hotsak iragarri zuen Unanue Kamara Koralekoen etorrera, eta herritarrek txalo zaparrada eta besarkada artean egin zieten harrera Kalekutzeko eskaileretan. Gernika-Lumon, ostera, udal ordezkariek eta Foru Plazan bildutako hainbat herritarrek ongietorri beroa eman zieten.