Bihar amaitzen da aurretik izena emateko epea. Horretarako, Kortezubiko udalean eta Gernika-Lumoko Lagun Etxea tabernan daude txartelak.
Era berean, Laboral Kutxaren
kontu korronte zenbaki honetan ordainduta ere eman daiteke izena: 3035-0022-41-0221154997.
Bertan bazkaltzeko asmoa dutenek, izena ematean zehaztu behar dute.
Martxa eta bazkarirako txartelak 20 eurotan daude salgai. Bestalde, bakarrik
martxara doazenek, aurretik izena emanda, 8 euro ordaindu behar dituzte, eta
umeek, berriz, 6 euro.
Zapatuan bertan i
zena emanez gero, 10 euro ordaindu beharko dira (bazkarirako ere izena eman daiteke martxa hasi aurretik).
Urtero moduan bi ibilaldi prestatu dituzte;
martxa luzea 22 kilometrokoa da, eta
laburrak 10 kilometro dauzka.
08:30ean irtengo dira ibilbide
luzeena egingo duten partaideak, eta
bi ordu beranduago martxa laburrekoak.
Martxa luzeari dagokionez, aurten, Ereñozarrerainoko ibilbidea egingo dute (iaz Arrolara joan ziren; urte bakoitzan bata ala beste egiten dute). San Migel ermitaraino igo ostean, gero Oma auzora jaitsi, eta handik hasitako lekura abiatuko dira.
Martxa laburra, ostera, udalerriko auzoetatik eta itsasadarretik egingo dute.
Eguraldiaren iragarpena kontuan hartuta, bero galanta izango dela aurreikusten dute antolatzaileek, eta bi ibilbideetan hornidura puntuak egongo direla azaldu dute: “Edariak eta janariak ez dira faltako! Egun ederra izango da, eta bertako zein inguruko jendea martxetan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen dugu”.
Ibilbideetan zehar bakarrik ez, amaieran ere jan-edana egongo dela zehaztu dute: txistorra, sagardoa, garagardoa… Plazan elkartuko dira hamaiketakoa jateko, eta gero, frontoian bazkalduko dute.