Atzo arratsaldean Lekeition lehiatu zuten Bizkaiko Traineru Txapelketa hamar arraun talde bizkaitarrek.
20 minutu, 51 segundo eta 65 ehunenetan amaitu zuen estropada talde bermeotarrak (iaz 20 minutu, 6 segundo eta 25 ehuneneko marka lortu zuten).
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Iaz moduan, aurten ere
Kaiku sailkatu da bigarren, eta
Zierbena hirugarren. Urdaibairengandik bost segundo eta 65 ehunenera amaitu zuen lehia Kaikuk, eta Zierbenak, berriz, irabazleak baino 39 segundo eta 20 ehunen gehiagoko denbora egin zuen.
Urdaibai eta Kaiku izan dira azken urteetako faborito nagusiak, eta biek ala biek ez zuten hutsik egin.
Bou Bizkaiako arraunlariek estropada bikaina burutu zuten, beste behin, eta
denboraldi honetako lehen bandera astintzea lortu zuten.
Hala ere, Kaikuk erakustaldi ederra eman zuen, eta esaterako, hura izan zen bigarren ziabogan azkarrena (10:15), Urdaibairi bi segundoko aldea atera zion, baina, bermeotarrek errenta hori gainditzea lortu zuten.
Etxeko taldeak laugarren amaitzea lortu zuen (iaz bezala). 21 minutu, 48 segundo eta 77 ehuneneko denbora egin zuen Isuntzak.
SAILKAPENA:
- Urdaibai: 20:51.65
- Kaiku: 20:57.30 (+00:05.65)
- Zierbena: 21:30.85 (+00:39.20)
- Isuntza: 21:48.77 (+00:57.12)
- Portugalete: 22:19.67 (01:28.02)
- Ondarru: 22:34.51 (+01:42.86)
- Deustu. 22:51.33 (+01:59.68)
- Arkote: 23:00.52 (+02:08.87)
- Getxo: 24:13.80 (+03:22.15)
- Iberia: 26:04.52 (+05:12.87)