Gipuzkoako Pala Txapelketa irabazi du Eneko Sagarmendi mutrikuarrak
Leire Esnal zumaiarrarekin batera partida bat bera galdu gabe irabazi du txapela mutrikuarrak. Uste guztien aurka, 20-11 irabazi diete txapelketaren faboritoeiEneko Sagarmendi mutrikuarrak Gipuzkoako VI. Pala Txapelketa irabazi du Leire Esnal zumaiarra...
Leire Esnal zumaiarrarekin batera partida bat bera galdu gabe irabazi du txapela mutrikuarrak. Uste guztien aurka, 20-11 irabazi diete txapelketaren faboritoei
Eneko Sagarmendi mutrikuarrak Gipuzkoako VI. Pala Txapelketa irabazi du Leire Esnal zumaiarrarekin batera. Kirol egokituan aritzen den bikoteak estrei- nako jokatu du txapelketa batera, eta ondo baino hobeto moldatu dira.Esnal aurrean eta Sagarmendi atzean, bikote bikaina osatu dute, eta txapelketan ez dute partida bat bera ere galdu. «Txapelketa oso ona egin dugu. Partida guztiak irabazi ditugu, hamarretik hamar», adierazi du pilotari mutrikuarrak.
Meritu ikaragarria lortu dute, gainera, Sagarmendik eta Esnalek. Finalaurreko oso gogorra jokatu zuten, eta finalerako estu-estu sailkatu baziren ere, uste guztien kontra faboritoen aurka irabaztea lortu zuten.
Ezustean
Usurbilgo Kontzeju Zaharra pilotalekuan jokatu zen finalean, hain zuzen ere, 20-11 irabazi zieten Joseba Altuna eta Xabier Villar Zarauzko bikoteari. «Jendeak gure aurkariek irabaziko zutela uste zuten, baina guk irabazi genuen, ezustean. Azken tantoa egin nuenean sekulako poza sentitu nuen, eta lurrean belauniko ospatu nuen garaipena», gaineratu du Sagarmendik.
Pilota munduan ume-umetatik dabil Sagarmendi. Esku pilotan hasi zen Itziar aldean entrenatzen, eta orain aitortu duenez, aurretik esku pilotan izan duen esperientzia ondo etorri zaio palan aritzeko orduan.
Duela bi urte eta erdi Errenteriara joan zen bizitzera, eta han Mindara Elkarteko (dibertsitate funtzionala duten personak artatzeko Gipuzkoako Elkartea) kide egin da. Elkarteari esker, hainbat kiroletan aritzeko aukera izan du, futbolean edo errugbian, esate baterako.
Palan jokatzeko aukera iaz sortu zitzaion, eta gustura ekin dio esperientzia berriari. Orain arte palan askorik ibili ez bada ere, «esperientzia ederra» izan dela azpimarratu du. «Esku pilotan ezin nintzenez federatu, palan jokatzen hasi nintzen».