Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa lehiatuko dute Bermeon, domekan
Solluben, Cannon erretegiaren parean 12:30ean hasiko da lehia. Emakumezkoetan lau parte hartzaile egongo dira, eta gizonezkoetan hiru.
Bilboko Garazi Arruti, Barakaldoko Laura Perez, Mallabiako Karmele Gisasola eta Getxoko Nerea Egurrola ariko dira nor baino nor gehiago.
Bestalde, Eloy Salterain abadiñarra, eta Oskar Perez eta Ousmane Drame barakaldarrak lehiatuko dira Bizkaiko txapelaren bila.
Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa amaitu ostean, herri kirol erakustaldiagaz gozatu ahalko dute bertan bildutakoek.