Lau jardunaldi jokatu dituzte orain arte, eta Ereño Gerandape Herri Kirol Taldeko kideak
lauretan nagusitu dira.
Bosgarren jardunaldia, zapatuan Santurtzin lehiatuko dute. Portu inguruan ariko dira,
13:00etan hasita.
Hain zuzen ere, domekan Barakaldon jokatu zuten laugarren jardunaldia.
Talde ereñarrak 14 zulo, 9 zentimetro eta 5 milimetroko marka lortu zuen.
Kabiezes talde santurtziarra sailkatu zen bigarren (sailkapen orokorrean ere bigarrena da). Hark 14 zulo eta 6 zentimetroko marka egin zuen.
Burdin Gazteak taldearen atzetik,
Piratak Herri Kirol Taldeko kideek laugarren sailkatzea lortu zuten
(12 zulo, 7zm eta 9 mm).
Aldai Alde Trapagarango taldeak bosgarren amaitu zuen, eta herriko taldeak, Errekatxok azken postuan amaitu zuen lehia.
BEHIN-BEHINEKO SAILKAPENA:
- Ereño Gerandape HKT (57 zulo, 3zm eta 0mm)
- Kabiezes (52 zulo, 1zm eta 2mm )
- Burdin Gazteak (49 zulo, 3zm eta 2mm)
- Aldai Alde (48 zulo, 8zm eta 0mm)
- Piratak HKT (47 zulo, 10zm eta 6mm)
- Errekatxo (47 zulo, 3zm eta 4mm)