Dominguezek brontzezko domina ekarri du Bermeora
Aurreko astean A Coruñako (Galizia) Novo Mesoiro pabilioian jokatu zuten Espainiako Txapelketa. Hilaren 7an lehiatu zituzten Junior kategoriako Welter pisuko kanporaketak. Andoni Dominguez bermeotarrak Murtziako ordezkaria garaitu zuen, eta barikuan l...
Andoni Dominguez aita Elite kategoriako Pisu ertainean lehiatu zen, baina ez zuen Jerday Arzolaren kontrako kanporaketa gainditzea lortu.
Esperientzia «polita» izan dela adierazi dute bermeotarrek, eta berriro ere horrelako esperientziak bizitzeko gogotsu daudela azaldu dute.
Kepa Sabin entrenatzaile eta Euskal selekzioaren hautatzaileari eskerrak eman dizkiote.