Erlantz Aristegi bermeotarrak irabazi du Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa. Giro ederra izena jarri dio bermeotarrak kartel irabazleari, eta 600 euroko saria jasoko du bere lanagatik. Epaimahaiak aukeratutako bi kartel finalisten a...

Erlantz Aristegi bermeotarrak irabazi du Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa.
Giro ederra izena jarri dio bermeotarrak kartel irabazleari, eta 600 euroko saria jasoko du bere lanagatik. Epaimahaiak aukeratutako bi kartel finalisten artean, Aristegirena gustukoena izan dute herritarrek. Izan ere, herritarrek Gizarte eta Kultura Etxean jarritako kutxa batean edo Bermeoko Udalaren facebookean eman ahal izan dute botoa.