Sankristobalak atzean utzita, hurrengoen zain
Barikuan hasi zituzten jaiak Busturian eta Gernika-Lumoko Agarre auzoan; Munitibarko Oiz mendian eta Markina-Xemeingo Iturreta auzoan, ostera, santuaren egunean bertan egin dituzte ospakizunak.Uda sasoiko jaiak ospatzen jarraitzen dute Lea-Artibai eta ...
Barikuan hasi zituzten jaiak Busturian eta Gernika-Lumoko Agarre auzoan; Munitibarko Oiz mendian eta Markina-Xemeingo Iturreta auzoan, ostera, santuaren egunean bertan egin dituzte ospakizunak.
Uda sasoiko jaiak ospatzen jarraitzen dute Lea-Artibai eta Busturialdeko bizilagunek; oraingoan, sankristobalak ospatzeko batu dira. Barikuan hasi zituzten jaiak Busturian eta Gernika-Lumoko Agarre auzoan.Busturiarrentzako jai handiak izaten dira sankristobalak. Hala, barikuan txupina jaurti zutenetik, jarduera ugari eduki dituzte. Domekan, San Kristobal egunean ohikoa duten auto apainduen erakusketa izan zuten. Bederatzi autok parte hartu zuten erakusketan. Horien artean politena Bermeoko Tomas neumatiko eta direkzioak-en autoa izan zela ebatzi zuen epaimahaiak
Gernika-Lumoko Agarre auzoak hainbat lagun bildu ditu asteburuan. Beste hainbat gauzaren artean sukalki eta tortilla txapelketak eduki dituzte. Azken horretara, 34 tortilla aurkeztu zituzten; inoizkorik gehien antolatzaileek zehaztu zutenez. Denetan onena Ziortza izenekoa izan zela erabaki zuen epaimahaiak.
Egun bakarreko jaia
Jai egun bakarra izan dute, ostera, Munitibarko Oiz mendian. Urtero legez, Guraso Elkarteak 600 euro zozkatu zituen Oizen, domekan. 11.567 da zenbaki irabazlea, eta ordezkoa 11.551.
Markina-Xemeingo Iturreta auzoan ere San Kristobal ospatu zuten domekan. Idi proba txapelketa Goietas jatetxeak irabazi zuen. Berriatuko emakume-gizon taldea eta Saleroso zaldia elkarren kontra ibili ziren, ostera, goizean. Berriatuko taldeak 38 untza justu egin zituen, eta Salerosok, berriz, 61 untza 1/4, 4 metro eta 70 zentimetro.