Txo Sevilla Dantza Taldeak eta Coro Rociero Maika Taldeak antolatuta, Rocio jaialdia egon zen zapatuan Itsasoan galdutakoen Lameran. Hainbat izan ziren Andaluziako tokiko arropak jantzita Pergolara bertaratu ziren lagunak. Aurten, aurrekoetan baino karpa gehiago jarri zituzten, oso ondo apainduta, gainera.
Karpa ugari jarri zituzten Pergolan
Gazpatxo lehiaketa ere egin zuten, eta epaimahaikideek dastatzeaz gain, bertaratutakoek ere dastatzeko aukera izan zuten. Anaitasun bazkarian batu ziren eguerdian, eta Txo Sevillakoen dantza erakustaldiaz gozatzeko aukera ere eduki zuten arratsaldean. Iluntzean, txokolate jana egin zuten eta nekatu arte dantzan jarraitu zuten.
Zenbait parte hartzaile dantzan