5 eta 12 urte bitarteko 24 umek parte hartu zuten zapatuan Berazel, Bermeoko Azokako Elkarteak, antolatutako lehenengo Txiki Txef lehiaketan. Zapatukoa lehen hautaketa izan zen, datorren
zapatuan jokatuko dute, berriz,
finala.
Umeak platerak prestatzen, zapatuan
Epaimahaikideek
10 lagun aukeratu dituzte finala jokatzeko, honakoak dira: Gorane Martin, Mikel Sarrionandia, Mikel Zabaleta, Iban Iriarte, Azahara Haf, Julen Barturen, Ilargi Uriagereka, Paula Laia, Eider Ortuzar eta Nora Laia. Hala ere, parte hartzaile guztiek aurreko mantala eta diploma bana jaso zituzten.
Finalistak epaimahaikideekin
Zapatuko proban parte hartzaileek gura zuten platera egin zuten. Osagaiak etxetik eroan zituzten prestatuta eta merkatu plazaren kanpoalden landu zuten platera. Batzuek plater gaziak prestatu zituzten, beste batzuek, ostera, gozoak.
Finala, berriz, zailagoa izango da,
merkatu plazan bertan sukaldatu beharko dutelako. Finalistek etxean pentsatu beharko dute zein izango den zapatuan egingo duten platera. Erosketak merkatu plazan egin beharko dituzte egun horretan, eta horretarako parte hartzaileek
gurasoen edo arduradun baten laguntza eduki ahalko dute. Ondoren, antolatzaileek utzitako sua erabilita prestatu beharko dute finalerako platera.
Sukaldatzerako orduan,
gurasoen laguntza eduki ahalko dute umeek
10 minutuan soilik. 5 urte dituzten finalistak ere badaude, eta horiek gurasoekin sukaldatzeko tarte handiagoa izango dutela azaldu zuten zapatuan epaimahaiko kideek.
Hurrengo urtera begira lehiaketa berriro antolatzen bada, adinen araberako bi talde egitea izango litzateke onena epaimahaikideen arabera: “5 urtetik 12ra tarte handia dago, eta ezin daitezke gauza berdinak egin eta modu berdinean landu”.
Bermeoko kalitatezko produktuak eskaintzen dituen udal azoka indartzeko ekimena dela esan dute antolatzaileek. Era berean, elikadura osasuntsua bultzatzeko modua ere badela uste dute.