TKE eta KAE 1 eta 2ko taldeak Gipuzkoan ariko dira asteburuan
Arraunzaleek Gipuzkoan dute hitzordua asteburuan. KAE 1 eta 2 ligetan Donostian lehiatuko dituzte estropadak, bihar. TKEko taldeak,ostera, bihar Orion eta etzi Donostian ariko dira lehian.KAE 2 ligako 3. jardunaldia 11:30ean hasiko da bihar, Kontxako B...
KAE 2 ligako 3. jardunaldia 11:30ean hasiko da bihar, Kontxako Badian. VII. Kaiarriba Bandera lehiatuko dute. Elantxobe, Kaiku, Lutxana, Santoña, Iberia eta Colindres aterako dira lehen txandan. Bermeo-Mundakak, Zumaiak, Donostiarrak eta Camargok osatuko dute bigarren txanda. Hirugarren txandatik, berriz, Oiartzun, Hibaika, Getxo eta Arkote aterako dira.
Arratsaldean leku berean lehiatuko dute IX. Bandera Donostiarra KAE 1 liga taldeek, 17:00etatik aurrera. Lehen txanda talde hauek osatuko dute: Castreña, Sanpedrotarra, Zarautz eta Santurtzi. Bigarren txandan irtengo da Isuntza, Hondarribia, Orio eta Deustogaz batera, eta Ondarroa Ohorezko txandan egongo da, Donostiarra, Pedreña eta Getariagaz.
TKE ligan, bihar Orioko 26. Estropada-IV. Orio Kanpina Bandera lehiatuko dute, 18:30ean hasita. Lehen txandan Sanpedrotarra, Zumaia, Portugalete eta Zierbena egongo dira. Astillerok, Oriok, Tiranek eta Cabok osatuko dute bigarren txanda, eta Ohorezko txandan aterako dira Urdaibai, San Juan, Kaiku eta Hondarribia.
Biharamunean, 12:00etatik aurrera lehiatuko dute Donostian V. Eusko Label Bandera.