Ondarroa eta Mañu ere, karmenetarako prest
Ondarroako Galizia Etxearen eskutik iritsiko dira Karmen jaiak herrira, gaur hasi eta domekara bitartean. Bermeon ere, uztailaren 15ean hasita, karmenak ospatuko dituzte, Mañu auzoan.Ondarroan eta Bermeoko Mañu auzoan ere karmen jaiak ospatuko dituzt...
Ondarroako Galizia Etxearen eskutik iritsiko dira Karmen jaiak herrira, gaur hasi eta domekara bitartean. Bermeon ere, uztailaren 15ean hasita, karmenak ospatuko dituzte, Mañu auzoan.
Ondarroan eta Bermeoko Mañu auzoan ere karmen jaiak ospatuko dituzte. Ondarroan, gaur hasi eta domekara bitartean, egitarau oparoagaz gozatzeko aukera egongo da Ondarroako Galizia Etxearen eskutik, urtero sasoi honetan egin modura.Goizetik eguerdira bitartean, Itsasaurre plazan, Galiziako produktu tipikoak dastatzeko aukera egongo da, egunero. Galiziako folklorea ere ez da faltako, eta goizez zein arratsaldez horretaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Queimada egiteko unea ere hartuko dute, zorte ona erakartzeko konjuruak esanda.
Domekan, berriz, Karmengo Amabirjina aterako dute prozesioan, eta ontzietan sartu eta itsasoan galdutako eta hildako arrantzale guztiei lore eskaintza egingo diete badian.
Bermeoko Mañuko auzotarrek, aldiz, uztailaren 15era arte itxaron beharko dute jaietan murgiltzeko. Datorren asteburuan, mus eta sukalki txapelketak, ume eta nagusientzako jolasak, herri kirolak, musika eta auzoan garrantzitsuak diren zaldi probak izango dituzte aukeran bertaratutakoek.