I. Kinttopeko Zaldi Mando Proben Txapelketa, Berriatuan
I. Kinttopeko Zaldi Mando Proben Txapelketa jokatuko dute Berriatuan, eta Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria da.Bihar 22:00etan hasita, hiru probalari ariko dira nor baino nor gehiago: Laukizko Totxi, Mungiako Muebles Urrutiako ordezkaria eta Mañuko...
Bihar 22:00etan hasita, hiru probalari ariko dira nor baino nor gehiago: Laukizko Totxi, Mungiako Muebles Urrutiako ordezkaria eta Mañuko Irati Erauzkin. Astelehenean, ostera, 21:00etatik aurrera lehiatuko dira Gamizko Construcción Torrontegiko ordezkaria, Orioko Imanol Etxebarria eta Guriezoko Fermin Santamaria.
Berriatuko 950 kiloko zaldi harria erabiliko dute, eta 100 kiloko gainkarga izango dute. Abereen oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute, eta kilo gehiago dituztenek kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko dute.
Parte hartzaile denentzat daude sariak. Irabazleak 700 euro, manta eta txapela jasoko ditu.