Getxoko La Kantera Skate Eskolak antolatuta, aste honetan hasiko da Basque Pool Skate lehiaketa. Lehenengo proba, Gernika-Lumon jokatuko dute, bihar. Skateboarding txapelketa izango da San Kristobal plazako skate parkean jokatuko dena, eta parte hartzaileak hiru kategoriatan banatuko dituzte: 15 urtez azpikoak, Opena eta Masterra.
Biharko proba 17:00etan hasiko da, eta Jam sessiona ere izango da, skateboard saioari animazioa jartzeko.
Bihar hasi, eta irailean jokatuko dute Basque Pool Skateren azken proba. Hurrengo lehiaketa Ordizian jokatuko dute, uztailaren 23an.
Azken proba etxean antolatu du La Kantera Skate Eskolak; Getxon bertan. Irailaren 3an izango da hori.