Gazteen interesak landuko dituzte Astran, martitzenetan
Egurre gazte asanbladak udako martitzenei betekizun bat bilatzekotan, ekintzak antolatu ditu, gazteen interesen eta mugimendu sozialen inguruko gaiak lantzeko. Hemen eta oin lelopean antolatu dituzte ekintza horiek, norbanakoak egin ditzakeen ekintzak direlako.
Aurreko martitzenean egin zuten lehen jardunaldia, Irakeko eta Siriako Kurdistanen izan diren bi brigadista gazteren hitzaldiagaz. Solasaldi formatua izan zuen topaketan gazteek estaturik gabeko nazio horren errealitatea eta ikuspuntua azaldu zuten.
Hurrengo tailerra uztailaren 12an izango da, Komunikazio Gerrilarako Photoshop tailer bategaz. Antolatzaileen esanetan, gazte asanbladako kide batek emango du tailerra, norbanakoak tresnak izan ditzan, kartel bat edo diseinu bat egiteko orduan.
Tailer eta ekintza guztiak 19:00etatik aurrera egingo dituzte, martitzen arratsaldetan, Astran.
Hurrengo ekintza La doctria del shock dokumentalaren emanaldia izango da. 26an berriz, Errekaleor, Gazteiz ondoko auzo okupatura bidaia egingo dute, bertako dinamika eta bizimodua ikusteko.
Abuztuaren 2an, Elikadura burujabetzari buruzko tailerra egingo dute, eskualdeko baserritar baten eskutik. 9an izango da azken tailerra, eta oraingoan Okupazio tailerra egingo dute, gai honen inguruan jakin behar dena azaltzeko.