Gernikarrak lehenengoz parte hartu du lehiaketan, oso pozik agertu da: “Askotan bete dut galdetegia, baina, hau izan da lehiaketan parte hartu dudan lehen aldia, eta ez nuen espero irabaztea”.
Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatzen duen lehiaketan 85 herritarrek parte hartu dute ekainean. Horietatik 48 pertsonak asmatu dituzte galdera guztiak.
Sangronizek Sasoie jatexean bi pertsonentzako afaria irabazi du.
Ikasturteko azken lehiaketa izan da honakoa, eta datorren ikasturtea hasi ostean, azaroan egingo dute hurrengoa.
Sangronizek gaur goizean jaso du saria.