Atletismo Eguna ospatuko dute bihar arratsaldean, Markina-Xemeinen
Abiadura probak, erreleboak, pisu jaurtiketa eta krosa edukiko dituzte atleta gazteek, Zelaian. 16 urtetik gorakoentzako herri krosa 19:00etan hasiko daAdin guztietako atletekin beteko da bihar, Markina-Xemeingo Zelaia. Urtero modura, Karmen jaien atar...
Abiadura probak, erreleboak, pisu jaurtiketa eta krosa edukiko dituzte atleta gazteek, Zelaian. 16 urtetik gorakoentzako herri krosa 19:00etan hasiko da
Adin guztietako atletekin beteko da bihar, Markina-Xemeingo Zelaia. Urtero modura, Karmen jaien atarian, Atletismo Eguna antolatu dute Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak eta Bekobenta Eskolak, eta urtero legez, ume eta gazte mailetako abiadura probekin hasi eta herri krosagaz amaituko da.17:00etan hasita, 60 metro, 100 metro eta 600 metroko abiadura probak eta erreleboak egingo dituzte aurrebenjamin, benjamin, alebin, txiki eta kadete mailetako atletek Zelaiaren inguruan. Horrez gain, berdegunean pisu jaurtiketa edukiko dute, eta horren ondoren, bi kilometroko kros txikia egingo dute txikiek eta kadeteek, 18:30ean hasita.
Herri krosa
Nagusien krosa 19:00etan hasiko da, eta guztira, 7,8 kilometro edukiko ditu ibilbideak. Iaz bezala, Arretxinagatik pasatu eta Barroeta zubitik igaroko dira korrikalariak aringa-aringa.
Zelaian hasiko da, betiko modura, herri krosa, eta San Agustin kalean zehar Xemeinera joango dira korrikalariak Lea Artibai Ikastetxearen ondotik Arre- txinagarantz abiatzeko. Barroetaraino joan eta zubia zeharkatu eta gero, Beko Benta kaletik Bolurantz hartuta, bide gorritik joango dira Atxondo kiroldegiraino. Kiroldegiari buelta eman, eta Ibaibarreneta aurretik Frai Bartolome kalerantz abiatu eta Goiko Portalera sartuko dira, Zelaira ailegatzeko. Ibilbide hori guztia bi bider egin beharko dute korrikalariek helmugaratu orduko.
Sari banaketa Zelaian bertan izango da. Abiadura probetan maila bakoitzeko lehen hiru neska-mutilentzat egongo dira sariak. Pisu jaurtiketan eta erreleboetan, berriz, lehenengoarentzat egongo da garaikurra. Krosari dagokionez, bestalde, gazte, nagusi eta beteranoen mailetako lehen hiru andra-gizonek garaikurra eta diru saria eramango dituzte.
Atletismo Eguneko probetan parte hartu nahi dutenek 11:00etatik 13:00etara bitartean eta 15:00etatik aurrera beraien proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte edukiko dute izena emateko aukera.