Asteburuan Gipuzkoan lehiatuko dituzte TKE eta KAE 2 ligen jardunaldiak
Bihar, KAE 2 ligaren denboraldiko hirugarren jardunaldia 11:30ean hasiko da Kontxako Badian. VII. Kaiarriba Bandera lehiatuko dute.
Elantxobe, Kaiku, Lutxana, Santoña, Iberia eta Colindres aterako dira lehen txandan. Bermeo-Mundakak, Zumaiak, Donostiarrak eta Camargok osatuko dute bigarren txanda. Hirugarren txandatik, berriz, Oiartzun, Hibaika, Getxo eta Arkote aterako dira.
TKE ligari dagokionez, bi jardunaldi jokatuko dituzte asteburuan.
Bbihar Orioko XXVI. Estropadak-IV. Orio Kanpina Bandera lehiatuko dute, 18:30ean hasita.
Lehen txandan Sanpedrotarra, Zumaia, Portugalete eta Zierbena egongo dira. Astillerok, Oriok, Tiranek eta Cabok osatuko dute bigarren txanda eta Ohorezko txandan aterako dira Urdaibai, San Juan, Kaiku eta Hondarribia.
Domekan, 12:00etatik aurrera lehiatuko dute Donostian V. Eusko Label Bandera.