Ia 100 profesionalek parte hartu dute Leartikerrek antolatuta bi egunetan ospatu den Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan. Euskara hutsean egin den jardunaldiaren maila zientifiko handia azpimarratu du Batzorde Zientifikoak. Guztira, 70 ekarpe...

Ia 100 profesionalek parte hartu dute Leartikerrek antolatuta bi egunetan ospatu den Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan. Euskara hutsean egin den jardunaldiaren maila zientifiko handia azpimarratu du Batzorde Zientifikoak. Guztira, 70 ekarpen bildu ditu ekitaldiak, eta haietako bik saria hartu zuten atzo, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren eskutik. Kongresuko Batzorde Zientifikoaren erabakiz, Jon Ajuriarentzat izan zen ahozko aurkezpen onenaren saria, eta poster ekarpen onenarena, berriz, Naia Gasteluk eraman zuen.