Atzo jarri zuten udako lehenengo nekazal azoka Busturiko Axpe auzoan, udaletxe ondoko plazan, hain zuzen ere. Irailaren amaierara arte, eguaztenero batuko dira herriko nekazariak leku berean, 09:00etatik 12:00etara. Lau salmahaitan, bertaratutakoek hai...

Atzo jarri zuten udako lehenengo nekazal azoka Busturiko Axpe auzoan, udaletxe ondoko plazan, hain zuzen ere. Irailaren amaierara arte, eguaztenero batuko dira herriko nekazariak leku berean, 09:00etatik 12:00etara. Lau salmahaitan, bertaratutakoek hainbat produktu eduki zituzten aukeran: patatak, porruak, azenarioak, letxugak, idarrak, kipulak, piperrak, tomateak, gazta, indabak… Oraindik, baina, goizegi dela diote Busturiko nekazariek; hirugarren azokatik aurrera egoten dira ortuari gehiago. Tomateak edo lekak, esaterako, ordutik aurrera egoten baitira ugariago. Atzokoan, hala ere, lehenengo tomateak saldu zituzten. Hori bai, azokara bertaratu zen lehenengo erosleak eraman zituen. Udako nekazal azokek herriko nekazariei beharra egiteko aukera ematen diela azaldu dute, bai eta herritarrengana hurbiltzekoa ere.