Pillatumen kazola, Mundakako gozoena
Sukalki eguna izan zuten mundakarrek zapatuan, sanpedro jaien barruan. Guztira, 41 lapiko aurkeztu zituzten lehiaketara, eta, epaimahaiaren arabera, Pillatum kuadrillak aurkeztutakoa izan zen denen artean gozoena. Xabier Bilbao bermeotarra izan zen lag...

Sukalki eguna izan zuten mundakarrek zapatuan, sanpedro jaien barruan. Guztira, 41 lapiko aurkeztu zituzten lehiaketara, eta, epaimahaiaren arabera, Pillatum kuadrillak aurkeztutakoa izan zen denen artean gozoena. Xabier Bilbao bermeotarra izan zen lagun talde horretako sukaldaria; garaikurraz gain, 80 euroko dirusaria, txapela, otzara bat eta amantala irabazi zituen kuadrilla horrek. Aitor Egurrola alkateak aipatu zuenez, zapatuko eguna «berezia» izan zen; «kuadrillak batzen gara sukalkia prestatzeko eta eguna ondo pasatzeko», aipatu zuen.