Ion Ansotegi Mallorcakaz ariko da datorren denboraldian
2. maila Ako Real Club Deportivo Mallorca futbol taldeak jakitera eman duenez, Ion Ansotegi Realeko jokalari ohia fitxatu du 2016-2017 denboraldirako.Berriatuarra, hain zuzen ere, Balearretako taldeak fitxatu berri duen bigarren atzelaria da. Alabaina,...
Berriatuarra, hain zuzen ere, Balearretako taldeak fitxatu berri duen bigarren atzelaria da. Alabaina, oraindik ez dute aurkezpen ofizialik egin.
34 urteko atzelariak esperientzia handia dauka lehen mailako eta bigarren mailako taldeetan.
10 urte profesionaletan
Zehatz esanda, hamar urtez kategoria batean zein bestean jokatzeko aukera eduki du Realean, eta azken kanpaina erdia Eibarren jokatu du, Realagaz zuen kontratua bertan behera utzi ostean.
Talde armaginak otsailean fitxatu zuen Ansotegi, eta guztira, ligako zortzi partida jokatu ditu, horietatik sei osorik.