Oiartzunek irabazi du KAE 2 ligako Elantxobeko XIX. Estropada
Lehen bi jardunaldietan lortu du garaipena Oiartzunek. KAE 1ean, Ondarroa bigarren sailkatu zen domekako Santurtziko estropadan, eta lekeitiarrek hirugarren egin zutenAsteburuan ekin diote denboraldiari KAE 2ko taldeek, eta Oiartzunek lehen bi jardunal...
Lehen bi jardunaldietan lortu du garaipena Oiartzunek. KAE 1ean, Ondarroa bigarren sailkatu zen domekako Santurtziko estropadan, eta lekeitiarrek hirugarren egin zuten
Asteburuan ekin diote denboraldiari KAE 2ko taldeek, eta Oiartzunek lehen bi jardunaldiak irabazi ditu. 20 minutu, 56 segundo eta 52 ehuneneko denboragaz irabazi zuen herenegun Elantxobeko XIX. Estropada.Uretan Gernika Rugby taldeko Iker Olaeta eta Aitzol Martitegiren eskutik jaso zuen bandera.
Hibaika sailkatu zen bigarren, Getxo Arraun izan zen hirugarrena, eta Zumaia laugarrena.
Bertoko taldeei dagokienez, etxeko taldea zazpigarren sailkatu zen. Elantxobe lehen txandan atera zen, Kaiku, Colindres, Santoña, Donostiarra eta Colindresegaz batera, eta Donostiarraren atzetik, lehen txandako bigarren denborarik onena egin zuen. 21 minutu, 38 segundo eta 27 ehuneneko denbora egin zuten Artarriko mutilek.
Bermeo-Mundaka, berriz, zortzigarren sailkatu zen. Bigarren txandan atera zen Zumaia, Hibaika eta Lutxanagaz, eta txandako hirugarrena izan zen, 21 minutu, 41 segundo eta 70 ehuneneko denboragaz.
Bestalde, 20 minutu, 27 segundo eta 30 ehuneneko markagaz lortu zuen garaipena Oiartzunek Erandioko erlojupekoan, zapatuan.
Bermeo-Mundaka seigarren sailkatu zen, 21 minutu, segundo bat eta 32 ehuneneko denboragaz. Elantxobek, berriz, hamaikagarren amaitu zuen lehen jardunaldiko lehia. Elantxobetarrek 21 minutu, 56 segundo eta 92 ehunenekotan amaitu zuten erlojupekoa.
Lidergoari eutsiz
KAE 1ean Santurtzin lehiatu zuten 4. jardunaldia, domekan. Ondarroako trainerua bere txandako onena izan zen, eta bigarren sailkatu zen estropadan. Donostiarrek 20:13,86 behar izan zituzten Santurtziko 37. bandera irabazteko, Antiguako Ama-k baino 4,54 gutxiago.
Lekittarra-k bigarren amaitu zuen bere txanda, Torrekua II-aren atzetik. Hala, estropada hirugarren amaitu zuen, irabazlearengandik 07,43 segundora.
Ondarroak sailkapen buru darrai; Isuntza seigarrena da.