Aurten ere, eguaztenean hasita, “bertoko produktuak bultzatzeko” udako nekazal azokekin hasiko dira Busturian. Ohi legez, udaletxe ondoko plazan bilduko dira salmahaiak, Axpen.

Udako nekazal azokako salmahai bat
Eguaztenean hasi eta irailera bitartean, eguaztenero, nork bere etxeko produktu ekologikoak saltzeko aukera edukiko dute Busturiko nekazariek.
Udako azokan nekazal produktuak saltzeko interesa dutenek, baina, aurretiaz Busturiko Udalarekin harremanetan jarri beharko direla jakinarazi dute, “azokako mahaien antolaketa egokia egiteko”.